Lege Oharra

Webgune hau eta haren eduki guztiak, eta testuak, irudiak, soinua, beste edozein material eta www.treviclubricants.com domeinua, COMERCIAL TREVIC SLren jabetzakoak dira, bai eta COMERCIAL TREVIC SLri eduki horiek erabiltzea baimendu dioten hirugarrenen jabetzakoak ere.

Eskubide guztiak erreserbatuta daude. Webgune honetan sartzea honako baldintza hauei dago lotuta:

  • COMERCIAL TREVIC SL enpresak beretzat gordea du web honetako edukiak, informazioak, aplikatiboak, etab. edozein unetan eta aurrez abisatu gabe aldatu eta zabaltzeko eskubidea, baita lege ohar honen edukia ere.
  • COMERCIAL TREVIC SL enpresak beretzat gordea du online salmentan eskaintzen diren prezioak edozein unetan aldatzeko eskubidea. Horrek ez du eraginik izanen jada egindako salmentetan, eta bezeroak ordainketa egina duenean.
  • COMERCIAL TREVIC SL ez da enpresa honen mendekoak ez diren kanpo-sistemetara jotzeko esteken bidez lor daitekeen informazioaren erantzulea.
  • COMERCIAL TREVIC SL enpresak ez du bermatzen web honek eta zerbitzariak birusik ez izatea, eta ez da webean sartzeak eragindako kaltearen erantzulea, ezta webean ezin sartzeak eragindakoaren kaltearen erantzulea ere.
  • Ez da zilegi weba eta haren edukiak aldatzea.
  • Gailetek edo erabil daitezkeen antzeko beste bitartekoek ez dute inola ere balioko webaren erabiltzaile fisikoa identifikatzeko aukera ematen duen informazioa gordetzeko.
  • Web hau erabiltzeak berarekin dakar lege ohar honetako terminoak eta baldintzak onartzea.

Zuen datu pertsonalak COMERCIAL TREVIC SLri ematen badizkiozue, datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan aurreikusitakoaren arabera tratatuko dira.

Zure datu pertsonalak eskuratu, zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubidea erabili nahi baduzu, jo ezazu COMERCIAL TREVIC SLera. Helbidea: Solsona, Pronisa industrialdea, C/dels Basters, 16.

Webarekiko gatazkak gertatzen badira, Espainiako legeriarekin bat arautuko dira, eta Espainiako epaitegiek eta auzitegiek izanen dute gertatzen diren auziak interpretatu, aplikatu eta betetzeko eskumena. Lege ohar honetan bildutako baldintza orokorrak onartzearekin bat, erabiltzaileak espresuki uko egin dio Auziperatze Zibilari buruzko Lege indarduna aplikatzearen ondorioz legokiokeen edozein foruri.