Enpresa

Comercial Trevic SL 1978an sortu zen. Gaur egun, erreferentziazko enpresa gara lubrifikatzaileen eta beste produktu osagarri batzuen hornidura merkatuan nekazaritzarako, automoziorako, garraiorako, industriarako, itsas sektorerako, etab.

Repsol lubrifikatzaileen banatzaile ofizialak gara eta, halaber, beste produktu batzuk merkaturatzen ditugu, bai geure markakoak, bai beste fabrikatzaile batzuenak, gure bezeroei zerbitzu hobea eman ahal izateko.

Gaur egun, Repsol lubrifikatzaileen banatzaile ofizialak gara Bartzelonan,   Lleidan, Huescan, Nafarroan, Errioxan eta Gipuzkoan.

Hona hemen gure helburuak:

  • Teknologia aurreratuko eta kalitate bikaineko produktu sorta zabal bat ematea baldintzarik onenetan.
  • Gure bezeroei kalitatezko zerbitzu bat ematea, beti haien beharrak asetzen saiatuta eta beti gure konpromisoak beteta.
  • Gure bezeroak gogobeterik egon daitezen lortzea.

Comercial Trevic SLko profesional taldea erabat da kualifikatua, eta hiru zentro logistiko ditugu gure produktuak banatzeko, gure bezeroei arretarik eta zerbitzurik onena eman ahal izate aldera eta, horrela, gure helburuak bete ahal izate aldera.